Hainbat energia-iturri daude eta gauza ezberdinetarako erabiltzen dira. Ikasleen egitekoa energia-iturri desberdinak aztertzea izango da, baita zertarako erabiltzen diren eta zein energia mota ekoizten duten deskribatu ere. Era berean, energia aurrezteko proposamenak esan beharko dituzte.
Nombre y Apellidos del Autor:
Idioma:
Nivel Educativo:
Area de Conocimiento:
Lan honetan PRIMERAKO nota atera ahal izateko hurrengoa egin behar duzu:
- Galdera guztiak erantzutea
- Power Pointean ideiak txukun eta argi adieraztea.
- Irudiak edo argazkiak txertatzea.
- Aurkezpenean taldekide guztiak parte hartzea.
Introducción:
Dakizuenez, jarduera asko egiteko, behar-beharrezkoa da energia. Adibidez, energiari esker mugitzen dira garraiobideak, argitu daitezke kaleak, funtzionatzen dute makinek...
Energia mota asko erabiltzen ditugu, energia-iturrietatik lortuta. Gogoratuko duzuenez, energia-iturriak bi motatakoak izan daitezke:
- Energia-iturri berriztagarriak: Eguzkiaren argia eta beroa, haizea, ura..
- Energia-iturri berriztaezinak: Petrolioa, ikatza, gas naturala...
GOAZEN BERAZ ENERGIAREN INGURUKO PROIEKTUA GAUZATZERA!
Taldeka egingo duzue lan. Talde bakoitzak energia-iturri batean oinarrituko da:
1. taldea: eguzki-energia
2. taldea: energia hidraulikoa
3. taldea: energia eolikoa
4. taldea: petrolioa
5. taldea: ikatza
Talde bakoitzak galdera hauen erantzunak bilatu beharko ditu:
- Zer da?
- Nola funtzionatzen du?
- Energia-iturri berriztagarria edo berriztaezina da? Zergatik? Zein da hoberena ingurumena zaintzeko? Zergatik?
- Zein energia-mota ekoizteko balio du? Nola ailegatzen da gure etxeetara?
- Energia aurrezteko neurriak aipatu. 4 adibide eman eta argazkiak jarri.
Ondoren, Power Point bat sortu beharko duzue bilatutako informazioa idazteko. Ez ahaztu argazkiak jartzeaz eta txukun egiteaz.
Azkenik, besteen aurrean aurkeztu beharko duzue zuen lana. ANIMO!!
Adi! Informazioa lortzeko hurrengo atalera joan. Bertan dituzue lana egiteko webgune eta bideo interesgarriak.